XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erreakzioa forma molekularrean idatzirik ezkerreko atalean 6H+ ditugu soberan.

Hauek erreduzitu ez den trioxonitrato (V)-ari dagozkio.

Ekuazioa guztiz doituta, honela geldituko da: .

9.6. OXIDATZAILE ETA ERREDUKTOREEN INDAR ERLATIBOAK.

Azido eta baseen kasuan, azido batek edo base batek berez ez du azido edo base bezala jokatzen.

Inguruneak bihurtzen du azido edo base.

Erredox erreakzioen kasuan, antzera gertatzen da.

Konposatu bat ez da berez oxidatzaile edo erreduktore; inguruneak baldintzatuko bait dio erantzuna.

Esaterako, kobre (II) tetraoxosulfato (VI)-zko disoluzio batean zink-hagatxo bat murgiltzen bada, berehala honen gainean kolore gorrixkako geruza bat eratzen dela ikusiko da.

Kobre metalikoa jalkitzen ari da zinkak Cu2+ ioia erreduzitzen duelako.

Alderantziz egiten badugu ordea (kobrea zink-disoluzio batean murgildu), ez da ezer ere gertatzen.

Kobreak ez du zink 2+ ioia erreduzitzen.

Hala ere, kobre-hagatxo bat zilar nitrato disoluzio batean murgiltzean, zilarra kobrearen gainera nola jalkitzen den ikusiko dugu.

Kobreak zilar 1+ ioia erreduzitzen du (*) Adibide hau laborategian egiteko oso egokia da.

Ez dago erreduktore edo oxidatzailerik.

Substantzia batek modu batera edo bestera jokatuko du ingurunearen arabera.